Kantu Taldea
Udako etenaldiaren ostean, irailaren 28an itzuliko da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea plazara, kantu-jiraren bidez. 12:00etan abiatuko dute bira Mikel Laboa plazatik. Aurrez, ordea, asteleheneroko entsegu saioak berreskuratuko dituzte, 18:00etan Agerialdeko musika gelan.
Aisialdiko hezitzaile ikastaroa
Aisiola Hezitzaile Eskolak hezitzaile ikastaro bat iragarri du. Azaroaren 8tik maiatzaren 23ra izango da, ostiralero edo larunbatero, Udarregi ikastolan. Ikastaroa 17 urtetik gorako ikasleei zuzendua dago eta izen-ematea urriaren 25ean amaituko da. Prezioa: 430 euro. Dena den, xehetasun gehiago eskaini asmoz, aurkezpen ekitaldi bat egingo dute urriaren 11n 18:30etan Sutegin. Informazio gehiago:
zirimola.eus
943 445 108
aisiola@ikastola.eus
DYA
Hamar orduko Oinarrizko Lehen Sorospenen ikastaroa antolatu du DYAk Usurbilgo Munalurra 26an duen egoitzan, irailaren 28tik aurrera. Euskarazko bi saio egingo dira, "biztanlego osoari irekia egongo delarik". Bi egunetan egingo da DYA Gipuzkoaren trebakuntza ikastaro hau, 9:00-14:00 artean. Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da. Ikasle kopuru mugatu batentzako lekua egongo da, "ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren". Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko 943 46 46 22 telefono zenbakian edo dyagipuzkoa.com atarian. "Ikastaro honen egitarauak egunerokoan topa genitzakeen arrisku nagusiak lantzen ditu eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: Bihotz Birika Susperketa, zauriak, haustura, erredurak...".
Usurbilgo Emakumeon Etxea
Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxetik Jabetza Eskolako datozen hilabeteotarako eskaintza plazaratu dute. Bi ikastaro antolatu dituzte:
-Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa: urriaren 3tik abenduaren 19ra (ostegunetan), 17:00-19:00 artean. Eneritz Gallastegik zuzenduriko ikastaroa elebiduna izango da. "“Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea... Garrantzitsua da gune horretako muskulazioa prestatzea. Ikastaro honek osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hau sentitzen, ulertzen eta hobetzen lagunduko digu”.
-Biodantza: urriaren 1etik urtarrilaren 28ra (astearteetan), 15:30-17:00 artean. Euskaraz bideratuko ditu saioak Eider Zuriarrainek. “Biodantza musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da, eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da, eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar”.
Ikastaro hauetan izena emateko aukera izango da irailaren 16tik 27ra Emakumeon Etxean bertan edo bideotatik: 943 377 112 telefono zenbakian edo emakumeonetxea@usurbil.eus helbidean.
Gure Pakea
Dantza ikastaroa antolatu dute urritik aurrera. Asteartero eta ostegunero izango dira saioak, 16:00-17:00 artean. Herritar orok parte hartu ahalko du. Antolatzaileek zehaztu dutenez, astearteetan sevillanak ikasteko aukera izango da eta ostegunetan aretoko dantzak eta dantza latinoak. Izena emateko deitu hilabete honetan, 655 731 915 telefono zenbakira.
Santueneko Gure Elkartea
Auzoko Gure Elkartea jubilatuen elkartetik Taichi ikastaroa antolatu dutela berri eman dute. Saioak urriaren 7an hasiko dituzte eta astelehenero izango dira, 17:00-18:00 artean. Izen-emateko deitu telefono zenbakiotako batera: 675 006 445 (Maribi) edo 645 720 692 (Rosarito).
Santuenea Kultur Elkartea
Aipatu auzoko elkartetik aditzera emana zutenez, "irailean jarraipena emango zaie aeroyoga eta joskintza tailerrei. Ordutegiak iraileko lehen astean zehaztuko dira". Dagoeneko xehetasunok plazaratu ditu aipatu kultur elkarteak:
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. Aurkezpena irailaren 27an eta saioak urriaren 4an hasiko dira. Irakaslea: Mari Carmen (695774951).
-Aeroyoga: irailaren 16an hasiko dira saioak. Informazio gehiagorako: Leire (615715991).
Oharra: Santuenea Kultur Elkarteko bazkide ez denak ikasturteko 10 € ordaindu behar ditu ikastaro hauetakoren batean parte hartzeagatik, bazkide lagun moduan. Honek instalakuntzak erabiltzeko eskubidea emango dio eta ez du bestelako betebeharrik izango bazkide lagunak.
Udarregiko bertso eskola
Aurten ere bertsolaritza eskolak antolatuko dira LH5, LH6, eta DBHko ikasleentzat. Astelehenero batuko dira Udarregi eraikinean, eguerdiko 13:30etik 14:30era. Eskolak urrian hasi eta maiatzean amaituko dira. Guraso talde baten ekimena denez, interesa duen edonork telefono zenbaki honetara deitu behar du: 608 768 539 (Josu). 65 eurokoa izango da urte osoko kuota. Iaz bezala, Lierni Rekondo izango da bertso-irakaslea
Euskara ikasteko ikastaroen eskaintza
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabaldu du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere urritik aurrera. Horien artean Udalarekin lankidetzan antolaturiko ikastarook:
-Etorri berrientzako doako hastapen ikastaroa astearteetan, 18:15-19:45 artean Potxoenean. Izen-ematea euskara@usurbil.eus atarian edo 943 371 999 telefono zenbakian.
-Jubilatuentzako doako oinarrizko euskara ikastaroa ostegunetan, 18:15-19:45 artean Artzabalen. Izen ematea: 10:00-12:00 artean Artzabalen edo 943 371 999 telefono zenbakian.
Izena bideotatik eman ahalko da, argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 / 17:30-20:00. Ostiraletan, 11:00-13:00)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
Udaleko gizarte zerbitzuek Matia Institutuarekin lankidetzan antolaturiko Esperientzia Eskola 55 urtetik gorakoei zuzendua dago. “Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena”, Udaletik azaldu dutenez. Astearteetan izango dira saioak, 16:00-18:00 artean. Bestalde, oroimen tailerra ere antolatu dute Udalak eta Lahar elkargoak, memoria landu nahi duten adineko pertsonentzat. Ikastaro hauetan irailaren 25era arte eman ahalko da izena gizarte zerbitzuetan (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 artean asteazkenetan ezik edo 943 377 110 telefono zenbakian).
KzGunea
Hilabete amaierara arte, 09:00-13:00 artean zabalduko dute. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Irailak 30, 09:00-11:00 "Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli".
-Urriak 1-10, 18:00-20:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Urriak 25-31, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Txalaparta Eskola
2024-25 ikasturtera begira, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolaturiko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute baita Txalaparta Eskolakoek. Bideotatik jaso ahalko dira argibide gehiago edota eman ahalko da izena: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com
Einean elkartea
Ikastarook iragarri dituzte datozen hilabeteotarako, izen-ematea zabaltzearekin batera:
Yoga
Zehaztasunak: luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Irakasleak: Katia (636 71 15 14) / Sebas (605 72 28 25).
Pintura
Zehaztasunak: olioa, akuarela, pastela...
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Eskulanak
Zehaztasunak: teknika ugari ikasteko aukera, gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Josteko tailerrak
Zehaztasunak: sormena eta joskintza.
Irakaslea: Ione (673 64 29 32).
Soinketa erritmikoa
Tximeleta taldeak Oiardo kiroldegian eskainiko dituen ikastaroetan matrikulatzeko aukera dute gaztetxoek, tximeleta.eus atarian edo 943 11 63 42 telefono zenbakira deituta. Ikastarook iragarri dituzte:
-HH5-LH2: asteazkenetan, 16:45-18:15 artean.
-LH3-LH4: astearteetan, 16:45-18:15 artean.
Judo
Kirol talde honetan parte hartzen hasi nahi duenari begirako oharra plazaratu dute. Izan ere, irailaren 9tik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 17:00-18:00 artean, Oiardo kiroldegira sartzeko aldapan aurkituko dituzue bilgune horretako kideak argibideak eman nahiz kide berrien izen-emateak bideratzen. "Judotik gure kirolaren balio hezitzaileak bultzatu nahi ditugu. Izan ere, UNESCOk judoa izendatu zuen haurrentzako hasierako kirolik onena, gorputz-hezkuntza integrala ahalbidetzen baitu, trebetasun sozialak eta gainerako pertsonekiko harremanak garatzeko aukera emanez, adiskidetasuna, parte-hartzea, errespetua eta hobetzeko ahalegina sustatuz".
Testuinguru horretan iragarri dutenez, "pertsona guztiei prestakuntza berdina emateko eredu batekin lan egingo dugu, bai transmititutako balioetan, bai portaeretan, bai arauetan". Hala, besteak beste, helburuokin lan egiten dute: balio positiboak indartzea; indarkeriazko eta diskriminaziozko jarrerak eta portaerak zuzentzea; gurasoak sentsibilizatzea eta pentsamoldea aldatzearen alde inplikatzea, berdintasunezkoak edo indarkeriazkoak ez diren jokabideak atzematen diren kasuetan; judoa balioak transmititzeko tresna gisa nabarmentzea.
Lanbide Eskola
Ikasturte berria irailaren 4an hasi zuten arren, oraindik Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenak honako ohar hau kontuan har dezake. Izan ere, plazarik gabe dagoenak, plaza hutsak ote dauden kontsultatu dezake eta halakorik badago, matrikulazioa bideratu ahalko du urriaren 18ra arte. "Jakin oraindik matrikulazio ez-ohiko aldia ere zabalik dela, beraz, norbaitek ziklo edo espezializazio bat hasteko interesa balu dei dezala ikastetxera hutsik dauden plazen inguruko informazioa lortzeko", ohartarazi dute Lanbide Eskolatik.
Zikloez gain, "berriro martxan ditugu Lanbide bidez eskaintzen ditugun langile eta langabetuei zuzenduriko ikastaroak ere. Ikastetxeko zein lanbideko web orrian aurkitu daiteke ikastaro zerrenda baita izen emateko aukera ere".
Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke:
943 364 600
lhusurbil.eus
Katekesia
Aurten, izen-ematea modu telematikoan egingo da. Bigarren mailako umeen familiekin posta elektronikoaren bidez jarriko dira harremanetan. Lehen mailakoek aldiz, Salbatore parrokiara idatzi edo deitu beharko dute.
"2. mailatik aurrerako umeak dituzten familiek korreo elektronikoz jasoko dute izen-emate orria eta informazio guztia", Usurbilgo Salbatore parrokiako katekesi taldeak aditzera eman duenez.
1. mailan apuntatu nahi dituzten umeen familiek aldiz, "Parrokiaren korreo elektronikoaren bidez (salbatoreparrokia@gmail.com) edo telefonoz (943 361 239) utzi dezakete katekesian izena eman nahi duenaren izena eta telefono zenbakia. Gu jarriko gara harremanetan haiekin".
Izena emateko epea irailaren 23tik 29ra izango da. Katekesi saioak aldiz, urriaren 11n hasiko dira.
Eta gehiago...
Lerrootan batu ditugu, orain arte jasotako ikastaroei buruzko xehetasunak. Asteotan, deialdi gehiagoren berri izan ahala eskaintza hau eguneratzen joango gara web orrialde eta aldizkari bidez.