Urriaren 19an

Buruntzaldeako gazte independentisten elkartasun jaialdia iragarri dute

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 25a, 10:51

"Bat eginez independentziara" aldarripean, iraila hasieran Ernairen Donostiako manifestaziora joandako herri ordezkaritza.

Eskualdeko gazte independentisten topaketa iragarri du Ernaik urriaren 19rako Andoainen.

Buruntzaldeko gazte independentisten elkartasun jaialdia iragarri du Ernaik sare sozialen bidez. Urriaren 19rako finkatu dute hitzordua Andoainen. "Gorde data!", gogorarazi dute deitzaileek.

Iragarri dutenez, "gazte borroka geldiezina dela aldarrikatzeko, Buruntzaldeako gazte independentistok urriaren 19an Andoainen elkartuko gara". Eskualde mailako topaketa honetan hitzaldia, bazkaria, manifestazio edota kontzertu gaua iragarri dituzte. Usurbilgo zenbait musikariek parte hartuko dute egunean zehar; Amebak kontzertu gauean eta Anuk eta Elenek bazkaloste girotuan.

Afarirako nahiz kontzertu gauerako txartelak Aitzagan eskuratu ahalko direla berri eman du Usurbilgo Ernaik.

Buruntzaldeko gazte independentisten elkartasun jaialdia
Urriak 19, larunbata
Andoainen:
11:00 Gaztetxean: "Euskal Herria independentziara, zergatik eta zertarako?".
Hizlariak: June Iartza eta Aritz Lopez. 
14:30 Bazkaria Beheko plazan (euria bada, Merkatuan).
Ondoren, bazkaloste musikatua Usurbilgo Anuk eta Elenerekin.
18:30 "Bat eginez independentziara" aldarripean, manifestazioa Goiko plazatik.
Ondoren, trikitpoteoa.
22:00 Kontzertuak gaztetxea: Usurbilgo Ameba, Pertz eta Rebel Noise taldeekin batera.
Ondoren, Dj La Fulana.

Oharrak:
-Gaztetxea 21:00etan irekiko da eta afaria emango dute.
-Txartelak: 15 eurotan (bazkarirako eta kontzerturako) edo 10 eurotan (kontzertuetarako soilik) Usurbilgo Aitzagan, Hernaniko Garinen, Lasarteko Ilargin eta Andoaingo Irunberrin.