Iraila erdialdeaz geroztik abian da abendura arte luzatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bi herrikide daude lehiakideen artean: Uxue Fernandez Lasa eta Asier Azpiroz Iztueta. Gogoan izan, udaberriko Gipuzkoa Bertsotan fasean final-zortzirenetarako sailkatu zen sortzez Urretxukoa, azken urteotan Usurbil duena bizileku. Larunbatean izan zuen final-zortzirenetako saioa Elgoibarren. Lehiakide izan zituen Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga, Libe Goenaga Arrieta eta Unai Izagirre Etxeberria. Honatx saioko sailkapena:
Eli Pagola Apezetxea..................................487,5
Eneko Araiztegi Agirre................................454,5
Iñaki Apalategi Astigarraga.......................451,5
Unai Izagirre Etxeberria.............................446
Libe Goenaga Arrieta.................................436
Uxue Fernandez Lasa................................430
Final-zortzireneten da oraindik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beste hiru saio geratzen dira oraindik fase hau borobiltzeko; Hondarribiakoa, Andoaingoa eta Azpeitikoa. Urriaren 5ean jokatuko den Azpeitiako azken saio horretan parte hartuko du aurreko ediziotik zuzenean final-zortziren hauetarako sailkatua zegoen Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak, arratsaldeko 17:00etan Soreasu antzokian.
Saio hauetako irabazleak zuzenean final-laurdenetarako sailkatuko dira. "Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera", antolatzaileen esanetan.
Gogoan izan, 50 urte bete dituztela bertso-eskolek. Hain zuzen, urtemuga hau omenduko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Final-zortzirenak
Lehiakideak: 42 bertsolari.
Saioak: zazpi.
Saioen egutegia: irailaren 14an Urretxun, irailaren 15ean Lasarte-Orian, irailaren 21ean Lazkaon, irailaren 22an Elgoibarren, irailaren 28an Hondarribian, irailaren 29an Andoainen eta urriaren 5ean Azpeitian.
Epaileen taldea: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi.
Idazkaria: Aratz Irazustabarrena Garmendia.
Egin beharreko ariketak:
-Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
-Ganbara bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
-Binaka, gaia emanda, lauko handian seina kopla.
Herrikideen parte hartzea:
Urriak 5, larunbata
Ordua: 17:00.
Tokia Azpeitiko Soreasu Antzokia.
Parte hartzaileak: Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta.
Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian salgai.
Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.