Pilar Herrero Sokobehereren sortze lanen bilduma ikusgai izango duzue aurreko asteburuan bezala, datozen bi ostiral, larunbat eta igandeetan. "Musu Truk" izena du, urriaren 6ra arte Sutegin ikusi ahalko duzuen margolan sortak.
Sortzez Donostikoa den artista Zarautzen bizi da gaur egun, eta bertan, "Artezalek-en Usurbilgo Jasone Irigoyen du irakasle". Bere sormenerako inspirazio iturri izaten dira batzuetan interneten ikusitako argazkiak; "beste batzuetan, bidaietan egiten dituen argazkietan, hala nola Vietnam, Kanboia, Norvegia, baina baita Zarautz, Elgoibar, Getarian eta beste Euskal Herriko toki batzuetan ere. Paisaiak, abstraktuak eta bestelakoak margotzen dituen arren, erretratuak dira bere gustukoenak".
Pilar Herrero Sokobehereren "Musu Truk" erakusketa
Epealdia: irailak 20-urriak 6.
Irekiera egunak: ostiraletan (18:00-20:00), larunbatetan (11:00-14:00 / 17:00-20:00) eta igandetan (11:00-14:00).
Tokia: Sutegi erakustaretoa.
Antolatzailea: Pilar Herrero Sokobehere.