"Sagar eta Sagardo Kultura" zikloaren hasiera asteartean

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 30a, 09:14

Sagar eta sagardo kulturari lotutako zikloa iragarri dute udazken honetarako: tailerrak, hitzaldiak edota bertso ibilaldia, besteak beste. Lehen saioa, astearte honetarako, urriaren 1erako programatu dute.

Eskaintza zabala udazken honetan, sagar eta sagardogintzari lotutako kulturan barneratzeko. Izan ere, erakusketa, hitzaldiak, tailerrak, bertso ibilaldi gidatua... eta gehiago iragarri dituzte urritik azarora Usurbilen. Lehen hitzordua astearte honetarako, urriaren 1erako iragarri dute; "Etxeko sagardoa egiteko ikastaroa eta egurrezko ontzien erabilera sagardogintzan eta dastaketa gidatua" Potxoenean.  

Sagardoaren Unibertsitateak eta Alkartasuna kooperatibak eragile gehiagorekin lankidetzan egitarau zabala osatu dute. Hemen duzue ekitaldi hauen guztien zerrenda:


Sagar eta Sagardo Kultura
Irailean eta urrian zehar
Sagar erakusketa iraunkorra Alkartasuna kooperatiba eta Sutegiko erakusleihoan.

Urriak 1, asteartea
18:00-20:00
"Etxeko sagardoa egiteko ikastaroa eta egurrezko ontzien erabilera sagardogintzan eta dastaketa gidatua" Potxoenean.
Bideratzaileak: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.

Urriak 17, osteguna
18:30 "Sagar dultzea egiteko tailerra" Aitzaga elkartean.
Bideratzaileak: Mila Pagola eta Marije Goldarazena.

Urriak 20, igandea
10:00-13:00 Aginagako frontoitik abiatuta, bertso ibilaldia sagastietan barrena, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpenekin.
Aginagako frontoia.

Urriak 24, osteguna
18:00-19:30 "Izotz sagardoa zer da?" ikastaroa eta dastaketa Aginagako Eliza Zaharrean.
Bideratzailea: Egoitz Zapiain sagardogilea.

Azaroak 14, osteguna
18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.