Egutegi fiskala

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa ordaintzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 1a, 08:09

Tasa hori borondatez ordaintzeko hilabeteko epealdia finkatu du Usurbilgo Udalak.

Usurbilgo Udalak iaz onarturiko 2024 ordenantza fiskalei eta haiei lotuta zer noiz ordaintzea egokitzen den zehazten duen egutegiari dagokionean, asteazkenero Askatasuna plazako azoka egiteko bide publikoa erabiltzeari lotutako tasa ordaintzeko garaia heldu da. Urtean lautan ordaindu behar izaten dute tasa hau dagokienek; hiruhilero hain zuzen. 2024ko hirugarren hiruhilekoari dagokion tasa da gaur estreinatu dugun hilabete honetan hasi eta urriaren 31ra arte borondatez ordaindu ahalko dutena. Errolda Kontuhartzailetzan dute gaurtik ikusgai, Usurbilgo Udalak astelehen honetako, irailaren 30eko Gipuzkako Aldizkari Ofizialaren bidez berri eman duenez.

Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:

Zerga / Tasa

Ordain epea

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Urtarrilaren 2tik 31ra

Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Otsailak 1etik martxoak 1era

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

Martxoak 1etik apirilak 15ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa

Apirilak 1tik maiatzak 2ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa

Maiatzak 2tik ekainak 3ra

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Maiatzak 15tik uztailak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa

Uztailak 1etik abuztuak 1era

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa

Abuztuak 1etik irailak 2ra

Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa)

Irailak 2tik urriak 1era

Ekonomi jarduera gaineko zerga

Urriak 1etik azaroak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa

Urriak 1etik 31ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa

Azaroak 1etik abenduak 2ra

Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 1etik 29ra

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...)

Azaroaren 1etik 29ra