Beterri-Buruntza

Langabetuak lan merkatuan txertatzeko programa berrabiaraztera doaz eskualdeko udalak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 2a, 11:10

Brigadako lan anitzetarako bi operario lanpostu eskainiko ditu Usurbilgo Udalak, abiatzear duten Beterri-Buruntza mailako enplegu-prestakuntza planaren baitan.

Azken urteotan egin bezalaxe, langabetuak lan merkatuan txertatzeko ahalegintzen segitzen dute Beterri-Buruntzako udalek; hau da, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo Udalek. Horren adibidea da, beste urte batez, abiatzera doazen enplegu eta formazio programa.

Izan ere, eskualdeko udalek brigadako lan anitzetan operario gisa jarduteko egitasmoa da honakoa herriko langabetuak lan merkatuan txertatzea helburu duena. "Usurbilen kasuan, lanaldi osoko bi lanpostu eskainiko dira, bost hilabeterako, aurtengo abenduan hasi eta 2025eko maiatzera arte", berri eman dute Udaletik. Programa langabetuei zuzendua egongo da, Usurbilen bizi direnak lehenetsiko dituzte eta lanpostuetako bat emakumeentzat izango da.

Bi zati
Lanbidek diruz lagundu eta kudeatuko duenez programa hau, bertan parte hartu nahi dutenek izena ere Euskal Enplegu Zerbitzuaren atarian eman beharko du izena, enplegu atalean, lanbide.eus atarian. Datorren astelehenean, urriaren 7an irekiko dute izena emateko epealdia, "hautagai kopuru nahikoa osatu arte". Deialdi honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatua egotea eta iaz programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.

Bi zati izango ditu programak; "formazioa eta enplegua. Batetik, EAGI Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Eskolak prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko du, Lasarte-Oriako bere zentroan, azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean. Bestetik, prestakuntza gainditzen dutenek udal brigadetan lan egiteko aukera izango dute, abendutik maiatzera arte".

Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
943 371 951
enplegu@usurbil.eus
usurbil.eus