Abenduaren 24ko bira antolatzen hasteko bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 3a, 07:11

Olentzerori eta Mari Domingiri abenduaren 24an egingo zaien harrera prestatzen hasteko bilera deitu dute gaurko.

Mari Domingiri eta Olentzerori Usurbilgo herriak abenduaren 24an egin ohi dion harrera prestatzen hasteko lehen bilera eguna finkatu dute antolatzaileek. Ostegun honetan, urriaren 3an bilduko dira, arratsaldeko 15:00etan Potxoenean.

Gogoan izan, Kalezartik dema plazarainoko ibilbidea osatu izan dute aurreko urteetan aipatu bi pertsonaia ezagunek, bidelagun hainbatekin. Amaierako harrera ekitaldia frontoi ondoan egiten dute.