Usurbilgo Udalak iaz onarturiko 2024 ordenantza fiskalekin batera, aurtengo egutegi fiskala onetsi zuten baita. Bertan zehazten da zer noiz ordaintzea egokitzen den. Urriari dagokionean, bi zerga borondatez ordaintzeko epealdia zabaldu du Udalak; batetik, irailaren 30eko Gipuzkako Aldizkari Ofizialaren bidez berri eman zuen moduan, asteazkenero Askatasuna plazan egiten den merkatua tarteko, bide publikoa erabiltzeari lotutako tasarena, eta, bestetik, jarduera ekonomikoei lotutako zergarena, urriaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi moduan. Horri lotutako errolda kontuhartzailetzan ikus daiteke. Azaroaren 11ra arteko epea finkatua du Udalak zerga hau borondatez ordaintzeko.
Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15ra |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1tik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |