Ingurumen, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako udal dirulaguntzen ebazpenak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 8a, 09:37

Beste zenbait dirulaguntza lerroen ebazpenak kaleratu ditu Udalak azken egunotan.

Zehazkiago esanda, hiru dirulaguntza deialdiei lotutako ebazpenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak. Batetik, nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak sustatzera bideratua dagoenaren berri eman dute. Eskabideak aurkezteko urte hasieran irekitako epealdiaren baitan, hamahiru eskaera aurkeztu ziren; haietatik hamabi onartu dituzte. 9.543,75 euroko dirulaguntza banatuko du Udalak guztira, astearte honetan, urriaren 8an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez.

Aste hasiera honetan, urriaren 7an, bestalde, ingurumen arloko egitasmoak sustatzera bideraturiko dirulaguntza deialdiari lotutako ebazpenaren berri ere eman du Udalak asteleheneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Urte hasieran horretarako finkaturiko epealdiaren baitan, bi eskabide aurkeztu ziren. Bat onartu da. Guztira 3.291,75 euroko laguntza emango du Udalak.