2025eko udal aurrekontuak aurkezteko bilera sorta

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 9a, 10:58

Datorren urteko udal aurrekontuak aurkezteko bilera sorta iragarri du udal gobernu taldeak.

Herri honek erronkak zenbakitan zehazten dituzten udal aurrekontu berriak, datorren urtekoak diseinatzeko lanean ari da udal gobernu taldea. Landutako proposamena jendaurrean aurkeztera doaz, aurreko urteen ildotik, Usurbilgo herri eta auzoetan.

Guztira, bederatzi bilera iragarri dituzte, urriaren 29an hasi eta azaroaren 12ra arte luzatuko direnak. Saio hauetan guztietan, 2025eko udal aurrekontuen proposamena aurkeztuko diete hitzordu hauetara joandakoei. Horrez gain, ekitaldiok "tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dira", herritar eta eragileen ekarpenak biltzearekin batera.

Hitzordu guztiak arratsaldeko 18:00etan abiaraziko dituzte. Segidan duzue bilera erronda honen zehaztasunen berri.

Udaletik aditzera eman dutenez, urte berriko aurrekontuok azaroa amaierako osoko bilkuran, hau da, aldaketarik ez bada, azaroaren 28koan hasieraz onartu asmo dituzte, "hala, abenduan jendaurrean jarri, eta 2025 hasieran martxan egoteko moduan egon daitezen. Herri-
auzoetako bilerekin batera, oposizioko alderdiek ere tartea izango dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko".

2025eko udal aurrekontuak aurkezteko bilerak
Ordua: 18:00.
Egunak eta tokiak:
-Urriak 29. Aginaga (Eliza Zaharra) eta Kalezar (Pelaioenea).
-Urriak 30. Munalurra (Eguzki) eta Santuenea (frontoi ondoko lokala).
-Azaroak 5. Atxegalde (Udarregiko jangela) eta Txokoalde (Txokoargi).
-Azaroak 6. Etxealdia (Potxoenea).
-Azaroak 7. Zubieta (Kaxkape).
-Azaroak 12. Kaxkoa (Potxoenea).
Deitzailea: udal-gobernua.