Sagardotarako baliaturiko sagarrak erakusgai

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 9a, 09:43

Sagardotarako baliatzen diren hainbat sagarrei eta haiei buruzko xehetasunak ezagutu ditzakezue egunotan Sutegin nahiz Alkartasuna kooperatiban. Udazken honetarako antolatu duten "Sagar eta Sagardo Kultura" zikloko hitzorduetako bat duzue.

Erakusketa bat bestearen atzetik ikusgai izango duzue asteotan Sutegin. Pilar Herreroren "Musu Truk" ezagutzeko aukera izan zen aurreko hiru asteburuetan. Bestelako gai bat erakusgai izango dute egunotan. Izan ere, Alkartasuna Kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak udazken parte honetarako antolaturiko "Sagar eta Sagardo Kultura" zikloaren baitan, sagardotarako erabiltzen diren 115 barietateren baitan hainbat sagar mota ikusgai dituzue egunotan Sutegiko erakusleihoan edota Alkartasuna kooperatiban bertan.


Gainerakoan, eskaintza zabala udazken honetan, sagar eta sagardogintzari lotutako kulturan barneratzeko. Izan ere, hitzaldiak, tailerrak, bertso ibilaldi gidatua... eta gehiago iragarri dituzte urritik azarora Usurbilen. 

Sagardoaren Unibertsitateak eta Alkartasuna kooperatibak eragile gehiagorekin lankidetzan egitarau zabala osatu dute. Hemen duzue ekitaldi hauen guztien zerrenda:


Sagar eta Sagardo Kultura
Irailean eta urrian zehar
Sagar erakusketa iraunkorra Alkartasuna kooperatiba eta Sutegiko erakusleihoan.

Urriak 17, osteguna
18:30 "Sagar dultzea egiteko tailerra" Aitzaga elkartean.
Bideratzaileak: Mila Pagola eta Marije Goldarazena.

Urriak 20, igandea
10:00-13:00 Aginagako frontoitik abiatuta, bertso ibilaldia sagastietan barrena, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpenekin.
Aginagako frontoia.

Urriak 24, osteguna
18:00-19:30 "Izotz sagardoa zer da?" ikastaroa eta dastaketa Aginagako Eliza Zaharrean.
Bideratzailea: Egoitz Zapiain sagardogilea.

Azaroak 14, osteguna
18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.