2024-25

Eskubaloi Eskolan izena emateko deialdia

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 10a, 09:40

2011-16 urte artean jaiotakoei zuzenduriko Eskubaloi Eskolan izena emateko deialdia plazaratu du Usurbil K.E.-k.

Abiatu berri den 2024-25 denboraldiaren baitan, Eskubaloi Eskola antolatu dute 2011-2016 urte artean jaiotakoentzat. Orain da izena emateko garaia interesa dutenentzat. Horretara animatzen ari da egunotan Usurbil K.E.. Segidan duzue, deialdi honen harira argitaratu duen mezua. Jarraian duzuen formularioa bete behar da izen emate hori bideratzeko.

Eskubaloi Eskolaren lehen saioa urriaren 27rako iragarri dute. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Eskola Kirolean izena emanda egon eta Oiardo kiroldegiko bazkide izatea.

Usurbil K.E.-ren mezua

Kaixo jokalari eta familia,

24-25 denboraldian Eskubaloi Eskolan parte hartu nahi duzuen jokalariak (2011-2012-2013-2014-2015-2016 an jaiotakoak), atxikituta duzuen ondoko formularioan izena eman dezakezue urriaren 21erako.

Entrenamenduak, hilean behin igande goizetan izango dira. Datak zehaztuko ditugu aurrerago, dena den lehen saioa urriaren 27an egingo dugu.

Eskolan parte hartzeko, ESKOLA KIROLEAN izenda emanda izan behar duzue eta kiroldegiko bazkide ere.

Animatuko zaretelakoan...

https://forms.gle/8iRDusfkppRgBkDJ9

USURBIL K.E.