Gimnasioa itxita egongo da egun eta erdiz, Usurbilgo Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez. Zehazkiago esanda, urriaren 16tik 17ra itxiko dute; hilaren 16an egun osoz eta hilaren 17an arratsaldeko 15:00ak arte.
Tarte horretan, Oiardo kiroldegian kokaturiko instalakuntza hauetan egokitzapen lanak egingo direla ohartarazi du Udalak.
Gogoan izan, iraila hasieratik ohiko ordutegia martxan duela berriz kiroldegiak:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi