Ibai Maritxalarren pintura erakusketa zabalik

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 17a, 08:15

Urriaren 27ra arte bere sortze lanen bilduma ikusgai izango duzue Sutegiko erakustaretoan.

Etenik gabe erakusketa ezberdinen aretoa izango dugu asteotan Sutegi. Urriaren 27ra arte pintura erakusketa bat bisitatzeko aukera egongo da kultur-etxeko gune horretan, Ibai Maritxalar sortzailearena. “Ibai Maritxalar Bilbo eta Londoneko Arte Ederretan ikasten ibili izan da. Bere bizia Euskal Herria eta Mexikoren artean partekatuz, olioarekin margotzen du, keinua, adierazpena eta koloreagatik indartsuak eta harrigarriak diren jendeak eta formak sortzen ditu”. Ordutegi honetan irekiko dute erakusketa: ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00 artean; larunbatetan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 artea; igandetan 11:00-14:00 artean.

Sutegira datozen erakusketak
Urriaren 27ra arte
Ibai Maritxalarren pintura erakusketa
Ordutegia:
ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00; larunbatetan: 11:00-14:00 / 17:00-20:00; igandetan 11:00-14:00.

Zehaztasunak: “Ibai Maritxalar Bilbo eta Londoneko Arte Ederretan ikasten ibili izan da. Bere bizia Euskal Herria eta Mexikoren artean partekatuz, olioarekin margotzen du, keinua, adierazpena eta koloreagatik indartsuak eta harrigarriak diren jendeak eta formak sortzen ditu”.


Urriak 28-azaroak 2
"Giza habitat ezkutatua" erakusketa
Ordutegia: astelehenetik-larunbatera, 18:00-20:00.
Zehaztasunak: "Klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren parte banandu ezinak dira: hizkuntza, kultura eta erakundeak. Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du. ·Giza habitat ezkutatua” Nabarralderen eskutik sortutako erakusketa da. 14 hormairudi edo paneletan jasota dago Euskal Herriko historia, «bere osotasunean eta testuinguruan jarrita, baina modu erraz eta sintetikoan». Izan ere, horrelako zerbaiten falta sumatzen genuen".