Artzabalgo KulturPotea bueltan, aurrerantzean ostiraletan

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 16a, 09:05

Urriaren 18tik aurrera, ostiral arratsalde eta iluntze partea girotuko du Gure Pakea jubilatuen elkarteko jatetxeak.

Kultur ekitaldiei egiten dien tartea bueltan da Artzabalen. Gure Pakea jubilatuen elkartearen egoitzako jatetxeak KulturPotearen itzulera iragarri du sare sozialen bidez. Ongi etorri beroa eta musikatua eman diote ekimenaren buelta jakinarazterakoan.

Izan ere, Adimen Artifiziala baliatu dute horretarako. Segidan duzue, aipatu jatetxeak Instagramen duen kontuan zabaldutako mezu musikatua. "Albistea Artzabalen", dio. "Ongi etorri KulturPote", iragarri dute, berrikuntza nabarmen batekin.

Hain zuzen, egun aldaketa iragarri dute. Orain arte, ostegun arratsaldeetan antolatzen zuten KulturPote ekimena. Aurrerantzean, ostiraletarako iragarri dute. "Egun aldaketa KulturPoten. Hemendik aurrera, ostiralean eta musika zuzenean!", dio adimen artifizialaren bidez sortutako kantak. "Pintxoa ahoan, zerbeza eskutan, asteburua begi bistan" dela egingo diote harrera, ekimen honen itzulerari.

Lehen hitzordua, ostiral honetarako, urriaren 18rako iragarri dute.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARTZABAL 943 369 139 (@artzabaljatetxea)