Bueltan da Kulturpotea Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 16a, 07:24

Ostegunetan Artzabalen egin ohi zen Kulturpotea buruan izango dute askok. Bada, ostiral honetatik aurrera bueltan da ekimena betiko tokian eta betiko orduan. Hau da, 19:00etatik aurrera Artzabalen. Hori bai, hemendik aurrera ostiraletan izango da.

Kulturpotearen ekimenarekin hasi zirela ia bi urte bete diren honetan, edizio berri batekin datoz Artzabaleko lagunak. Ostiraletan izango da hemendik aurrera, astero, eta pintxopotearen onenaz eta kontzertu zein ekitaldi kulturalez gozatzeko aukera izango da fusio berezi horretan.