Oskar Alegriaren "Zinzindurrunkarratz" gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 18a, 07:08

Ahaztutako bide bat, Super-8 kamera zahar bat eta Paolo izeneko asto bat. Oskar Alegriak hiru osagai hauen inguruan osatu du film berria. Proiekzioa gaur arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke usurbilkultura.eus webgunean edo NOAUA! Kultur Elkartean.

Oskar Alegria zinegileak Nafarroako Artazura itzultzea erabakia du. Familiak etxean gordeta zuen Super-8 kamera zaharra eskuetan hartu eta bere aitona-amonek trashumantzian urratutako bideen bila joko du. Paolo astoaren konpainian, jada existitzen ez den mundu bat irudikatu nahian.

Kamera ordea zaharra da, hain zaharra, soinua errejistratzeko ahalmena galdu duela. Ahaztutako bidea eta kamera isila bihurtuko dira, Paolo izeneko astoarekin batera, oroitzapenez, galderez eta isiltasunez betetako bidaia baten protagonistak.

 

'Emak bakia baita' filmaren egilea

Emak Bakia baita (2012) filmarekin egin zen ezagun Oskar Alegria. Nazioarteko jaialdi askotan eskaini zuten eta 17 sari irabazi zituen. Zumiriki (2018) bere bigarren film luzeak, Veneziako Orizzonti Mostran estreinatu zen eta fikziozkoa ez den film onenaren saria irabazi zuen Sevillako Zinemaldian.

 

Zuzendariarekin solasean

Oskar Alegria zine zuzendaria Sutegira hurbilduko da eta proiekzioaren amaieran, sorkuntza prozesuaren inguruko xehetasunak eskainiko ditu.

 

"Zinzindurrunkarratz" film proiekzioa

Urriak 18 ostirala.

  • 19:30ean Sutegin. Proiekzioaren ondorengo solasaldiak Oskar Alegria zuzendariak hartuko du parte.
  • Sarrerak: aldez aurretik salgai 6 eurotan usurbilkultura.eus webgunean. Bazkideek eurotan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
  • Antolatzailea: Noaua! Kultur elkartea.