"Son De Hoy" gaur Kultur Poteari ekiteko, Olimporen omenez

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 18a, 08:29

Gure Pakea jubilatu elkarteko jatetxeak Kultur Potea abiaraziko du berriz gaur, "Son de Hoy" taldekoekin. Uztailean zendutako herrikidea omenduko dute hitzordu honen bidez.

Bueltan datoz gaurtik, urriaren 18tik, Gure Pakea jubilatuen elkarteko Artzabal jatetxeko arratsalde musikatuak; Kultur Potea ekimena abiaraziko dute gaur. Aurreko edizioetan ostegunetan izaten zen, aurrerantzean ostiralero antolatuko dute.

Estreinako hitzordura doinu kubatarrak ekarriko dituzte. Izan ere, "Son De Hoy" musika kubatar tradizionala eskaintzen duen taldea gonbidatu dute. Emanaldia gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da Artzabalen. Antolakuntzak saio honen bidez, uztaila amaieran zendutako herrikide bat omendu nahi dute. "Lehendabizikoa Olimpori eskaini nahi izan diogu", Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko bizilagun Olimpo Lázaro Silva Rodriguezi hain zuzen. "Ederra izango da! Gora Olimpo, zauden tokitik! Zu gabe ez da gauza bera izango!".

Ongi etorri musikatua
Kultur ekitaldiei egiten dien tartea bueltan da Artzabalen. Gure Pakea jubilatuen elkartearen egoitzako jatetxeak KulturPotearen itzulera iragarri du egunotan sare sozialen bidez. Ongi etorri beroa eta musikatua eman diote ekimenaren buelta jakinarazterakoan.

Izan ere, Adimen Artifiziala baliatu dute horretarako. Segidan duzue, aipatu jatetxeak Instagramen duen kontuan zabaldutako mezu musikatua. "Albistea Artzabalen", dio. "Ongi etorri KulturPote", iragarri dute, berrikuntza nabarmen batekin.

Hain zuzen, egun aldaketa iragarri dute. Orain arte, ostegun arratsaldeetan antolatzen zuten KulturPote ekimena. Aurrerantzean, ostiraletarako iragarri dute. "Egun aldaketa KulturPoten. Hemendik aurrera, ostiralean eta musika zuzenean!", dio adimen artifizialaren bidez sortutako kantak. "Pintxoa ahoan, zerbeza eskutan, asteburua begi bistan" dela egingo diote harrera, ekimen honen itzulerari.

Lehen hitzordua, ostiral honetarako, urriaren 18rako iragarri dute.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARTZABAL 943 369 139 (@artzabaljatetxea)

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ARTZABAL 943 369 139 (@artzabaljatetxea)