"Sagar eta Sagardo Kultura"

Bertso-ibilaldia sagastietan barrena igandean

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 18a, 09:46

Sagardoaren paisaiaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango da urriaren 20an.

"Sagar eta sagardoaren kultura" ziklo betean da Alkartasuna Kooperatiba eta Sagardoaren Unibertsitatea. Sagar dultzea egiteko tailerra egin zuten atzo Aitzaga elkartean, etxeko sagardoa egiteko ikastaroa hilabete hasieran.

Hurrengo hitzordua, igande honetarako, urriaren 20rako iragarri dute. Sagastien kultura eta paisaia uztartuko ditu. Izan ere, bertso-ibilaldia antolatu dute sagastietan barrena. Aginagako frontoitik abiatuko da bira. Segidan dituzue xehetasunak eta hurrengo ekitaldien berri:

Sagar eta Sagardo Kultura
Urriak 20, igandea
10:00-13:00 Aginagako frontoitik abiatuta, bertso ibilaldia sagastietan barrena, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Jakoba Errekondoren azalpenekin.
Aginagako frontoia.

Urriak 24, osteguna
18:00-19:30 "Izotz sagardoa zer da?" ikastaroa eta dastaketa Aginagako Eliza Zaharrean.
Bideratzailea: Egoitz Zapiain sagardogilea.

Azaroak 14, osteguna
18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.