Olimpo herritar kubatarra gogoan izan dute udazkeneko lehen Kulturpotean

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 18a, 20:40

Udan zendu zen Olimpo herritar kubatarra gogoan izan dute gaur hasi duten Kulturpotearen edizio berrian. Udazkenean ostiralero izango dute musika zuzenean Artzabalen eta pintxo zein tragoak hartzeko aukera izango da.

Lehen kontzertuan erritmo latinoak ekarri dituzte Artzabalgo atarira eta horrekin Olimpo herritar kubatarra omendu nahi izan dute. Udan zendu zen kubatarra eta herritar askok ezagutzen zuten eta maite zuten bere erritmo eta bizitasunagatik. Hala, dantzan eta umorez gogoratu dute lehen Kulturpotearen babesean.