Amaitzear dugun aste honetan, Usurbilgo Udalak ohartarazi duen moduan, egun eta erdiz itxi egin zuten Oiardo kiroldegiko gimnasioa, argitu zutenez, hainbat egokitzapen lan egiteko.
Gerora azaldu dutenez, “Oiardo kiroldegiko gimnasioan makina berriak jarri dira, eta, horrekin batera, espazioa berrantolatu da, kirol motaren araberako eremuak sortuz. Guztira, 30.000 euroko inbertsioa izan da, eta giharreria edo muskulatura lantzeko makinak dira, batik bat, erosi direnak. Kirol sailak jakinarazi duenez, dena den, korrika egiteko zinta berri bat eta eliptika berri bat ere epe motzean jarriko dituzte; eskatuta daude dagoeneko. Espazioa lau multzotan berrantolatu da: indar librea, indar gidatuko makinak, ariketa kardiobaskularrak eta ariketa funtzional eta luzaketen gunea”.
Gogoan izan, iraila hasieratik ohiko ordutegia martxan duela berriz kiroldegiak:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi