Udazkena ere udal liburutegian igarotzeko proposamenak heltzen hasiak dira. Momentuz, hiru hitzordu iragarri dituzte Sutegitik, haien eguna, urriaren 24ko Liburutegien Eguna ate joka dugun honetan. Lehenbiziko saioa, asteazken honetarako; Iban Zaldua dator udal liburutegira. Bere "A Escondidas" liburuari buruzko solasaldian parte hartuko du. Ana Merinok gidatuko du gazteleraz egingo den saioa.
Sinopsia
"Nola irudika dezake pertsona batek lokartzeko irakurtzen duela lokartzen saiatzen ari den beste baten imaginazioan dagoenean? Zer zorte izan dezake gudari talde batek Gerra Zibilean? Noiz irten zen bizirik Kafka bere heriotzetik? Zergatik egon liteke bizi oso baten gakoa zetazko harren kaxa batean? Zer gertatzen da norbere heriotza sare sozial batean planifikatzen denean?", hortxe liburu honen sinopsiko galderak. "Nostalgikoa, ironikoa, bikaina beti, Iban Zalduak edozein errealitate manipulatzen du gure begien aurrean ezkutatu arte", gaineratzen dute. Dena posible den fantasiazko fikzioan murgiltzeko aukera eskaintzen du liburu honek. Ohikoa ohiz kanpoko ikuspegitik behatzea ahalbidetzen du, "agian bizitza ikusten dugun moduan, ezkutuka".
Sutegi udal liburutegiko programazioa
Urriak 23, asteazkena
19:00 Gaztelerazko solasaldia: Iban Zalduaren "A Escondidas" liburuari buruz Ana Merinok gidaturiko solasaldia egilearekin.
Urriak 30, asteazkena
18:30 "Konta ditzagun ipuinak" saioa Ixabel Agirresaroberekin. 5-8 urte arteko haurrentzat eta haien guraso edo zaintzaileentzat.
Azaroak 5, asteartea
19:00 Jon Artanoren "Juana" liburuaren aurkezpen-solasaldia egilearekin.
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Oharra: solasaldiotarako liburuak aurrez liburutegian bertan eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.