"Kafe usain hura", Delirium Tremens-en disko berriko aurrerapen bideoklipa

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 23a, 14:39

2022an itzuli osteko bigarren diskoa prestatzen ari den Delirium Tremens taldeak "Kafe Usain Hura" izeneko bideoklipa kaleratu du.

Euskal musikagintzara eginiko ekarpen berriena duzue segidan; usurbildar bat, Haritz Harreguy kide duen Delirium Tremens taldeak argitara emandako bideoklip berriena; "Kafe usain hura" izenekoa. Harreguyk berak ekoitzi du, gainera.

Hitzak eta ahotsa Andoni Basterretxearenak dira. Berarekin batera entzungo duzue baita beste ahots ezagun bat ere; Aiora Renteria, Zea Mayseko kidea. Juan Yurritarena da musika sorkuntza. Talde kideak aipatu moduan, Harreguyrekin batera, Andoni Basterretxea, Mikel Kazalis eta Andoni Basterretxea bera dira.

Abestia ikus-entzunezkoan bilakatu duena Joseba Ponce izan da. Eta hemen da berrikuntzetako bat, izan ere adimen artiziala baliatu du sorkuntza lan horretarako.

Itzulera osteko bigarrena
Ez da hemen amaitzen, Delirium Tremens taldeari dagozkion nobedadeak. Izan ere, taldearen itzulera osteko bigarren diskoko abestietako bat da honako hau. Bideoklipa sorkuntza lan berri horren aurrerapena da, beraz. Abenduan ospatuko den Durangoko Azokan kaleratu asmo dute bigarren lan hau.

Aurrekoa, 2022koa "Hordago" izenekoa da, itzulera osteko estreinako lana izan zen. Gogoangarria izango da bertan izan zirenentzat, Txokoaldeko Akerra gaztetxearen atarian duela bi urte eskaini zuten kontzertua.

1980. hamarkada erdialdean euskal rockaren bigarren kolpearekin batera sortu zuten Delirium Tremens. 1991ra arte aritu zen jardunean. Garai hartakoak dira "Hemen denak berdinak dira" (1987), "Ikusi eta Ikasi" (1989) edota "Hiru aeroplano" (1990) diskak.