Ibai Maritxalarren erakusketa ikusteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 24a, 08:07

Igandera arte, urriaren 27ra arte bere sortze lanen bilduma ikusgai izango duzue Sutegiko erakustaretoan.

Urriaren 27ra arte pintura erakusketa bat bisitatzeko aukera egongo da kultur-etxeko gune horretan, Ibai Maritxalar sortzailearena. “Ibai Maritxalar Bilbo eta Londoneko Arte Ederretan ikasten ibili izan da. Bere bizia Euskal Herria eta Mexikoren artean partekatuz, olioarekin margotzen du, keinua, adierazpena eta koloreagatik indartsuak eta harrigarriak diren jendeak eta formak sortzen ditu”. Ostegun eta ostiral arratsaldez zabalduko du erakusketa, larunbatean goizez eta arratsaldez eta igande goizez.

Sutegira datozen erakusketak
Urriaren 27ra arte
Ibai Maritxalarren pintura erakusketa
Ordutegia:
ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00; larunbatetan: 11:00-14:00 / 17:00-20:00; igandetan 11:00-14:00.

Zehaztasunak: “Ibai Maritxalar Bilbo eta Londoneko Arte Ederretan ikasten ibili izan da. Bere bizia Euskal Herria eta Mexikoren artean partekatuz, olioarekin margotzen du, keinua, adierazpena eta koloreagatik indartsuak eta harrigarriak diren jendeak eta formak sortzen ditu”.


Urriak 28-azaroak 2
"Giza habitat ezkutatua" erakusketa
Ordutegia: astelehenetik-larunbatera, 18:00-20:00.
Zehaztasunak: "Klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren parte banandu ezinak dira: hizkuntza, kultura eta erakundeak. Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du. ·Giza habitat ezkutatua” Nabarralderen eskutik sortutako erakusketa da. 14 hormairudi edo paneletan jasota dago Euskal Herriko historia, «bere osotasunean eta testuinguruan jarrita, baina modu erraz eta sintetikoan». Izan ere, horrelako zerbaiten falta sumatzen genuen".