Euskarazko kultur sorkuntza sustatzea xede duen Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ondutako lan bat ikusteko aukera izango dugu ostiral honetan, urriaren 25ean; "Eukalyptus" izeneko antzezlana. "Eukaliptoa aitzakiatzat hartuta, Jon Ander Urrestik gure lurrari eta gure bizitzei buruz egiten dugun kudeaketari buruzko hausnarketa bultzatu eta zalantzak sortu nahi ditu".
Albiste honi atxikitako bideoan duzue aurrerapentxoa. Udalbiltzak eta bertako kide den udalerri honetako Udalak hilaren 25erako emanaldirako sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko dituzue.
"Eukalyptus" antzezlana
Eguna: urriak 25, ostirala.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.
Interpreteak: Jon Ander Urresti eta BenĚat Urrutia.
Zehaztasunak: "Hau ez da baso bat. Hamen lurra karratua da. Hamen ilarak osatzen doguz. Hamen gatxa da gauzak sustraitik moztea. Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua. Eukalyptus esatea etekin esatea da. Eukalyptus esatea errekin esatea da. Eukalyptus esatea berrekin esatea da. Eukalyptus esatea gutaz aritzea da. Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?".
Sarrera: 3 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Udalbiltza.