Berriki, udalbatzak urriaren 10ean eginiko ezohiko osoko bilkuran 2025eko ordenantza fiskalak onartu zituen gehiengo osoz. Abuztuko KPIaren %2,6ko igoera orokorra aplikatzea proposatzen zuen hurrengo urteko zerga, tasa eta prezio publikoetan, baina salbuespen berriekin. Urriaren 17az geroztik 30 laneguneko alegazio epealdian dira.
Hiru tasa
Urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean ordenantza fiskal horiek. Ordura arte, urte hau amaitura arte, 2024koak aplikatzen segiko du Udalak. Horretarako, besteak beste, aurtengo egutegi fiskala onartua du eta bertan zehaztua du zer noiz ordaindu beharra dagoen. Egutegi hori eskuartean hartuta, aurtengo azken tasak ordaintzeko garaia da; emakida administratiboaren, bide publikoa okupatzeagatikoaren eta 2024ko 3. hiruhileko ur-hornidura, zabor-bilketa eta estolderia tasak borondatez ordaintzeko garaia, Usurbilgo Udalak ostiral honetako, urriaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duen moduan.
Tasa horiei lotutako erroldak udal kontuhartzailetan ikusgai izango dira hilabetez. Emakida administratiboak nahiz bide publikoa okupatzeagatiko tasak borondatez ordaintzeko azaroaren 29ra arteko epea finkatua du Udalak, abenduaren 2ra arte hirugarren hiruhileko ur-hornidura, zabor-bilketa eta estolderia tasen ordainketa.
Segidan duzue, 2024. urte amaierara arteko egutegi fiskalaren berri:
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15ra |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1tik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |