Abendura arte bisita gidatuen eskaintzaren berri emana du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Programazio horren baitan, herri ondarea nahiz Usurbilen abian diren proiektu eradaltzaile eta aitzindariak ezagutzeko hitzorduak dituzue; herriko kaleetako sorkuntza, Salbatore elizako ondarea, hondakinen kudeaketa edoza herri hau lantzen doan zaintza ekosistema berria ezagutzeko ibilaldiak. Eskaintza honi guztiari batu zaio baita, 1936ko gerrak herrian utziko arrastoa bistaratzen duen "gerraren memoria" izeneko ibilaldi gidatua.
Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien baitan txertatu dituzte, bestalde, urriaren 27ko azaroaren 2ko, 23ko eta 24ko Usurbil Museo Irekia bisita gidatuak baita urriaren 26ko eta azaroaren 23ko Salbatore Eliza eta ondarea ezagutzeko bisita gidatuak ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Jardunaldiak sustaturiko programa honek "Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Aurtengoan jardunaldiek erakutsiko dute trukeek nola eraiki duten kultura-ondarea eta nola jarraitzen duten gaur egun ere eraikitzen".
109 ekitaldi iragarri dira 31 udalerrietan, "Kulturaren bideak" aldarripean; bisita iruzkinduak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, scape roomak… Zenbait hitzordu Usurbilen. Hemen duzue jardunaldi hauei buruzko egitarau osoa: "Ondarearen Europako Jardunaldiak".
650 Usurbil Bizi, bisita gidatuak
Urriak 26, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Urriak 27, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).
Azaroak 2, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.
Azaroak 10, igandea
11:30-13:00 Gerraren Memoria ibilbidea.
Azaroak 23, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Azaroak 24, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Azaroak 28, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.
Azaroak 29, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.
Abenduak 7, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Abenduak 8, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.
Abenduak 19, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.
Abenduak 20, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 650usurbilbizi.eus