2024-25

Zumarteren ikastaroetan matrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 26a, 08:15

Zumarte Musika Eskolak 2024-25 ikasturte honetarako iragarritako ikastaro eskaintzan matrikulatzeko azken egunak dituzue honako hauek. Trebakuntza saio gehiago ere iragarri dituzte. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Zumarte Musika Eskolako ikastaroak
Ikastaro guztiak azaroaren 4tik ekainaren 20ra izango dira. Ordaindu beharreko hileko kuotak 8 izango dira, azarotik ekainera. Urriaren 27a baino lehen matrikulatu ahalko da trebakuntza saio hauetan guztietan, online, zumarte.eus atarian. "Ikastaroek plaza mugatuak dituzte. Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago, zozketa bidez finkatuko dira hauek. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik izanez gero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke", ohartarazi dute musika eskolatik. Halere, "plaza banaketan Zumarte Musika eskolan ikasten ari diren ikasleek izango dute lehentasuna, ondoren Usurbilen bizi direnek eta azkenik Usurbildik kanpo bizi direnek".

Gitarra +55 urte
• Irakaslea: Ixak Arruti.
• Maiztasuna: Astean ordu bat (taldean).
• Eguna: Astearteetan, goizeko 10:00etan.
• Prezioa: Matrikula 108 euro+ 24 euro / hilean.

Ukelelea
• Irakaslea: Nuria Culla.
• Maiztasuna: Astean ordu bat (taldean).
• Eguna: Astelehenetan, arratsaldeko 18:30ean.
• Prezioa: Matrikula 108 euro+ 24 euro / hilean.

Musika 0-3 urte
• Irakaslea: Araitz Larrea.
• Maiztasuna: Hamabostean behin ordu bat (taldean).
• Eguna: Ostiral arratsaldeetan.
• Prezioa: Matrikula 54 euro+ 12 euro / hilean.

Alboka
• Irakaslea: Teresa Jareño.
• Maiztasuna: Astean 30 minutu (bakarka).
• Eguna: Astearteetan (ordua irakaslearekin adostua).
• Prezioa: Matrikula 148 euro+ 31 euro / hilean.

Dultzaina
• Irakaslea: Mikel Ortiz.
• Maiztasuna: Astean 30 minutu (bakarka).
• Eguna: Ostegunetan (ordua irakaslearekin adostua).
• Prezioa: Matrikula 148 euro+ 31 euro / hilean.

Dantza garaikideko ikastaroa
Saioak asteazkenero izango dira 19:00-20:30 artean Oiardo kiroldegian. Ikastaroa urriaren 23an hasi eta ekainera arte luzatuko da. Izena emateko epea azaroaren 8ra artekoa izango da telefono zenbaki honetan: 647 893 086 (Eneko).

Kantu ikastaroa
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak deitutako euskarazko kantugintza plazaratzen duen hileroko hitzordua ate joka dugu. Larunbatean, hilaren 26an irtengo dira, eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jiran. Parte hartu nahi duenak kantu-liburuxka eraman dezala. Gogoan izan, ikastaroko saioak astelehenero izaten dituzte 18:00etan Agerialdeko musika gelan.

Kzgunera datozen ikastaroak
Urriaren 31ra arte arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea, azaroaren 4tik aurrera goizez, 9:00-13:00 artean. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Azaroak 4-15, 9:00-11:00: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Azaroak 18-29, 9:00-11:00: “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiago: Kale Nagusia, 37; 943 023 684; tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagar eta Sagardo Kultura
Kultura honetan barneratzeko abian den zikloaren baitako hurrengo hitzorduak honako hauek izango dituzue:

Azaroak 14, osteguna
18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.