Zumarten ospatu dute goizeko Booktegiko saioa. Eguerdian, goizeko saioarekin amaitzeko "Elkarri irakurriz" saioa egin dute Maialen Akizuren ordez Irati Zubia, Oier Guillan eta Nerea Loiolarekin. Oparia gaitzat hartuta, ipuin bana idatzi zuten idazleek eta gaurko saioan sormen prozesuari buruz hitz egin dute elkarren arteko antzekotasun eta desberdintasunak konparatzeko. Hiru idazleek sormen prozesua neurtu samar eramaten dute, baina zenbait puntutan momentukoari ematen diote garrantzia.