Bertako nahiz urrunagoko sortzaileak, denetariko gaiak... entzun ditugu aurtengo Booktegi jaialdiaren baitan, Zumarte Musika Eskolako ganbaran egin duten poesia itzulera ekitaldian. "Hainbat pertsona pasako da bestearen ondotik", iragarri du aurkezpen lanak bideratu dituen Itxaro Borda idazleak. Poesia ahotan hartu dute euskarazko literatura guztion eskura jartzen diharduen elkartearen ospakizun eguneko parte hartzaileek, herritar nahiz bisitariek.
Poesia herriratu eta herritarrak errezitatzaile bilakarazi ditu ekitaldiak. "Ogia ala pentsioa", "laino guztien azpitik" izenekoa, amatasuna, palestinar herriaren aurkako genozidioa ere presente izan dute saioan zehar. Albiste honi atxikitako bideoan dituzue ikusgai eta entzungai, ahotan hartu dituzte sortze lanak.