Usurbilgo udalerria kide duen Udalbiltza Partzuergoak euskarazko sorkuntza sustatzea xede duen “Geuretik Sortuak” egitasmoa jarri du martxan berriz ere. “Sormen, ekoizpen eta hedapen” hirugarren beka deialdiko oinarriak kaleratu ditu. Larunbatean eginiko Booktegi jaialdiaren baitan, egitasmo honi tartea egin zioten. Haren aurkezpena egin zuten Zumarte Musika Eskolako ganbaran, parte hartzaile dituen zenbait udal eta sortzaileekin. Ekitaldi haren lehen minutuak dituzue albiste honi atxikitako bideoan.
Oinarriak
Gogoan izan, egitasmo honetako parte hartzaileek Euskal Herriko herri batean eginiko bizpahiru asteko egonaldian sorkuntza lan bat bideratzeko aukera izango da; komiki (15-20 orrialdekoa), antzerki, zine (20-25 minutuko filma) edo literatura obra bat (30.000-40.000 karakterekoa).
Deialdi honen baitan, sormenerako eta hedapenerako beka bana eskainiko da. Lanak 2025eko iraileko udazkenerako aurkeztu beharko dira beranduenez. Hedapen fasea 2026ko urtarriletik irailaren 30era bitarte egin beharko da.
Euskal Herri osoko 16 urtetik gorako kulturgileek parte hartu ahalko duten deialdi honetan, banaka nahiz taldeka. Eskaerak Partzuergoko erregistro nagusian (Oiartzungo Udala, Doneztebe plaza, 1. 20180, Oiartzun) aurkeztu ahalko dira edo telematikoki, udalbiltza.eus atariko formularioa osatuta. Urriaren 23an zenbatzen hasita, hilabete naturaleko epea izango da. Informazio gehiago, urriaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso ahalko duzue.
Yolanda Arrieta edota Ugaitz Agirre herrikideek parte hartu dute aurreko edizioetan; Etxarrin edota Artziniegan eginiko egonaldietan bizi izandakotik sortu zituzten hurrenez hurren "Estekak" eta "Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia". hurrenez hurren. Bi sortze lanok “Hamazazpigarrenean aidanez” bilduman jaso zituzten, gainerako sortze lanekin batera.
Gure artean izan dira egitasmo honen baitan, Booktegi edizioko bideratzaile lanak egin zituen Itxaro Borda idazlea. Santuenean eginiko egonaldian ondu zuen bere "Gauak Zuri Usurbilen" 2021. urtean. Bigarren edizioan, Iñaki Martiarena "Mattin"-ek "Handantza" komikia sortu zuen baita udalerri honetan eginiko egonalditik abiatuta.