Nafartarrak

"Habitat ezkutatua" erakusketa ikusgai gaurtik

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 28a, 09:30

Nafartarrak elkarteak aste honetarako antolaturiko zikloari ekiteko erakusketa ikusgai izango duzue gaurtik Sutegin.

Erakusketa eta jardunaldi eguna iragarri ditu estreinatu berri dugun aste honetarako Nafartarrak Kultur Elkarteak. Segidan dituzue xehetasunak:

Nafartarrak-en zikloa
Urriak 28-31
18:00-20:00 "Habitat. Giza habitat ezkutatua" erakusketa.
Zehaztasunak: “Klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren parte banandu ezinak dira: hizkuntza, kultura eta erakundeak. Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du. “Giza habitat ezkutatua” Nabarralderen eskutik sortutako erakusketa da. 14 hormairudi edo paneletan jasota dago Euskal Herriko historia, «bere osotasunean eta testuinguruan jarrita, baina modu erraz eta sintetikoan». Izan ere, horrelako zerbaiten falta sumatzen genuen”.

Azaroak 2, larunbata
10:00-13:30
“Konkistatik asimilaziora. Gure lurrean gu nagusi” jardunaldia Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: "Mende luzeetako konkista eta zapalkuntzaren ondorioz, euskaldunoi (nafarroi) gure izatea eta nortasuna ezabatu dizkigute, ia. Guda bidez lehenik, gure lurra, legea eta hizkuntza kenduta, eta lotsarazita, gutxietsita, gero. Memoria historikoa ez da 1936an hasten. Badirudi euskaldunok (nafarrok) Espainia barruan pribilegiatuak garela, kontzertu ekonomikoa eta foru hobekuntza dauzkagulako; kendu diguten guztiaren hondarrak (besterik ez) direnean. Eta frantziarrek ere berdin iparraldean 1620 eta 1789an. Guzti honetan sakontzeko jardunaldia izango da azaroaren 2an, Sutegin, goizeko 10:00etan hasi eta 13:30era bitarte. Denera zortzi hitzaldi labur izango dira, eta tartean, atsedenaldi txikia”.

Hizlariak: Iñaki Idigoras, Koldo Martinez Garate, Maier Anabitarte, Idoia Arrieta, Beñi Agirre, Joxe Manuel Odriozola, Eneko Bidegain eta Ane Ablanedo.

Antolatzailea: Nafartarrak.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.
Sarrera: doan.