Sutegi udal liburutegia, udazkeneko ziklo betean

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 28a, 08:59

Argazkia: Sutegi udal liburutegia.

Iban Zaldua, Ixabel Agirresarobe eta Jon Artano izango dira udal liburutegira datozen hurrengo sortzaileak. Lehenengoa, asteazken honetan, urriaren 23an bertan.

Udazken garai  beteko dinamikan sartu da Sutegi udal liburutegia. Aurreko astean Iban Zaldua idalzea bisitan izan zuten. "A Escondidas" liburuaz solasean aritu ziren, Ana Merino herrikideak bideraturiko saioan. Urriaren 24ko Liburutegien Egunaren bezperan izan zen.

Aste honetatik aurrera, azaroa amaierara arte astero ekintza bat izango da liburutegian bertan. Tartean, bi herrikide sortzaileek parte hartuko dute; Ixabel Agirresarobek eta Yolanda Arrietak. Hemen duzue egitaraua:

Sutegi udal liburutegiko programazioa
Urriak 30, asteazkena
18:30 "Konta ditzagun ipuinak" saioa Ixabel Agirresaroberekin. 5-8 urte arteko haurrentzat eta haien guraso edo zaintzaileentzat.

Azaroak 5, asteartea
19:00 Jon Artanoren "Juana" liburuaren aurkezpen-solasaldia egilearekin.

Azaroak 13, asteazkena
18:00
Ipuin-kontaketa Miriam Mendozarekin, HH3-HH5eko haurrentzako.

Azaroak 19, asteartea
18:30
Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin LH6-DBH1eko gaztetxoentzat.

Azaroak 27, asteazkena
18:00
Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin, LH3-LH5eko haur eta gaztetxoentzat.

Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Oharra: solasaldiotarako liburuak aurrez liburutegian bertan eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.