Txalapartari eskainitako gorazarre eguna, azaroaren 9a

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 29a, 12:20

Txalaparta festa antolatu dute Jexux Artze K.E.-k eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak azaroaren 9rako.

Maiatzaren 3an Jexux Artze hil zeneko urtemugaren harira antolatu izan ditu bere omenez sortutako kultur elkarteak ekitaldi zikloa baita 2022. urteaz geroztik antolatutako Txalaparta Eguna ere. Aurten, ordea, Salvadortarren kontzertua antolatzea eta, aldiz, Txalaparta Eguna udazkenera atzeratzea erabaki zuten. Maiatzean, Usurbilen izan ohi den kultur eskaintza oparoa eta txalapartaren bueltan hilabete horretan Euskal Herrian antolatzen diren ekitaldiak tarteko hobetsi zuten Jexux Artze K.E.-ko kideek Txalaparta Eguna urte garai honetan ospatzea.

Eguna zehaztu dute jada. 2024ko Txalaparta Eguna azaroaren 9an ospatuko da Usurbilgo txoko ezberdinetan gainera. Izan ere, txalapartaren festa herri erdigunetik Txokoaldera eta Aginagara ere hedatuko da. Txalapartaz gozatzeko hainbat modu izango da egunean zehar, Jexux Artze K.E.-ren eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Hona hemen osatu duten egitarauaren berri:

Azaroak 9, larunbata
10:00 Harrera eta ezkilak jotzea, dema plazan, garai batean Artze anaiek egiten zuen bezalaxe.
12:00 Txokoaldeko Txalaparta Txokoan Oreka Tx eta mokadutxoa.
14:00 Ibilaldia erriberatik albokariekin.
15:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian:
-Txartelak salgai azaroaren 5era arte: helduenak 39 eurotan salgai usurbilkultura.eus plataforman. Haurrentzako txartelak 25 eurotan usurbiltxalaparta@gmail.com helbidean.
17:00 Madrilen Txalaparta taldearen emanaldia Aginaga sagardotegian bertan.
20:00 Fanfarrikant eta txalaparta kalejira herrian zehar.

Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta 650 Usurbil Bizi!