Gai ekonomikoak eta Azaroaren 25a hizpide, udalbatzaren gaurko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 31a, 07:09

Udalbatzaren osoko bilkura izango da urriko azken ostegun honetan.

Urriko azken ostegun honekin batera, badator udalbatza biltzeko hileroko hitzordua ere. Hilabete honi dagokion osoko bilkura deitu dute gaurko, urriaren 31rako, arratsaldeko 18:00etan. Usurbilgo Udalak helarazitako gai-zerrendari dagokionean, gai ekonomikoak nagusituko dira gaurko saioan. Izan ere, kreditu aldaketa baten nahiz aurtengo hirugarren hiruhileko aurrekontuaren exekuzio eta ordainketen epearen berri ematea iragarri dute.

Horrez gain, Garbitania Zero Zabor SL sozietatearen eta horren jabe diren udalen arteko lankidetza hitzarmena ere bozkatuko dute. Azkenik, azaroaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotutako adierazpena ere ahotan hartuko dute.

Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: urriak 31, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako aktak onartzea:
1.1.- 2024ko irailaren 26ko bilkura.
1.2.- 2024ko urriaren 10eko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko irailaren 20tik urriaren 25era (2024/1054-2024/1205).
3.- Kontu ematea: 2024KALD011 kreditu aldaketa (2024EKKA0010).
4.- Kontu ematea: 2024ko 3. hiruhileko aurrekontuaren exekuzioa.
5.- Kontu ematea: 2024ko 3. hiruhileko ordainketen epea.
6.- Garbitania Zero Zabor SL sozietatearen eta sozietatearen jabe diren hiru udalen (Astigarraga, Hernani, Usurbil) arteko Lankidetzako Esparru-Hitzarmena onartzea (2024HITZ0009).
7.- Azaroaren 25eko Adierazpena, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
8.- Galdera eta eskaerak.