Orientazioa lantzeko bi hitzordu abiatzear dugun azaroan

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 31a, 09:32

Orientazioa lantzeko hitzordu bana deitu dute Santuenean azaroaren 3an eta hilaren 17an Aginagan.

Familia giroko ibilaldia
Santueneatik Txokoaldera joan-etorria antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak iganderako, azaroaren 3rako. Txokoalden, gainera, orientazio jolasak egin asmo dituzte familian. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "umeen orgatxoa eramateko ibilbide egokia" da honako hau. Igande goizeko 10:00etan abiatuko da Usurbilgo Udalak lagundutako ibilaldia Santueneko frontoitik.

Orientazio jokoak
Aginagako Antxomolantxa elkarteak taldeka orientazioa lantzeko ibilaldia antolatu dute azaroaren 17an Aginagan. 10:30etan abiatuko den bi ordu inguruko ekimenera “Lagun taldean nahiz familian etor zaitezkete, baita bakarrik ere. Animatu eta gozatu aire libreaz!!".