“Konta ditzagun ipuinak” saioa eskaini zuen atzo Ixabel Agirresarobek atzo. Sutegi udal liburutegiak asteotarako iragarritako ekitaldi ziklo zabalagoaren baitan kokatua dago. Izan ere, azaroa amaierara arte, astero izango da hitzordu bat bertan. Datorrena, azaroaren 5ean. Jon Artano izango da hurrengo gonbidatua; “Juana” liburua aurkeztuko du hurrengo asteartean.
Sutegiko udazkeneko zikloa
Azaroak 5, asteartea
19:00 Jon Artanoren "Juana" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egilea bertan izango da.
Sinopsia: "Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen... beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte. Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika bekaren irabazlea.
Azaroak 13, asteazkena
18:00 Ipuin-kontaketa Miriam Mendozarekin, HH3-HH5eko haurrentzako.
Azaroak 19, asteartea
18:30 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin LH6-DBH1eko gaztetxoentzat.
Azaroak 27, asteazkena
18:00 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin, LH3-LH5eko haur eta gaztetxoentzat.
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Oharra: solasaldiotarako liburuak aurrez liburutegian bertan eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.