Nafartarrak Kultur Elkarteak goizean hitzaldi sorta ederra ekarri du Sutegira jardunaldi egun honetan. Zortzi hizlari izan dira Sutegiko auditorioan bakoitza bere espezialitatean murgilduta, eta nolaez, historia ardatz hartuta: Iñaki Idigoras, Koldo Martinez Garate, Maier Anabitarte, Idoia Arrieta, Beñi Agirre, Joxe Manuel Odriozola, Eneko Bidegain eta Ane Ablanedo.
Historia irabazleek eta eliteek kontatzen dutela diote, eta goizean gure lurraldearen historia ezagutu eta arbasoen erroei buruz hausnartzeko aukera izan da, kontaketa elitista eta interesatuetatik at.
Zer da edo izan da Euskal Herria? Eta Nafarroa? Zer gertatu zen Nafarroako Erresumarekin? Nortzuk bizi ziren bertan? Gu haien ondorengoak al gara? Euskaraz hitz egiten al zuten? Nondik gatoz? Galdera horiek eta bestelako asko jarri dituzte mahai gainean adituek eta azpimarratu dute gure historia kontatzea guri dagokigula eta ez kanpotik kontatu nahi diguten horretatik.