Atxegalden eta Txokoalden 2025eko udal aurrekontuak aurkezteko gaurko bilerak

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 5a, 07:22

Astearterako eta asteazkenerako deituak ditu udal gobernu taldeak hurrengo bilerak Usurbilgo herri eta auzoetan.

Iragan urriaren 29an hasi zen udal gobernu taldeak diseinatua duen 2025eko udal aurrekontu proposamena aurkezten, herritar nahiz eragileen ekarpenak biltzen edota tokian tokiko gaiak aztertzen. Aginagan, Kalezarren, Santuenean eta Munalurran egin zituzten lehen saioak iragan astean zehar. Besteak beste, Kalezarren Belmonte kaleko trafikoa izan zuten hizpide, Aginagan, Eliza Zaharra, alagunea eta semaforoak edota Santuenean auzoko sarreraren berrantolaketa eta autobus geltokia.

Udal gobernu taldeak, guztira, bederatzi aurkezpen saio antolatu ditu azaroaren 12ra bitartean Usurbilgo herri eta auzoetan. Hurrengo hitzorduak aste honetarako antolatu dituzte; Txokoalden eta Atxegalden astearte honetan, herri erdigunean Etxealdiakoentzat eta Zubietan asteazkenean eta ostegunean hurrenez hurren.

Erronda honen ondoren, eta aldaketarik ez bada, udal aurrekontuak hasieraz onartuko dira azaroko osoko bilkuran. Hala, abenduan jendaurrean izan, eta 2025 hasieran martxan egoteko moduan egon daitezen. Herri-auzoetako bilerekin batera, oposizioko alderdiek ere tartea izango dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.

2025eko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 5, asteartea
18:00 Txokoaldeko bilera Txokoargin. Gaia: Altzonazko zubiaren obra.
18:00 Atxegaldeko bilera Udarregi ikastolako jangelan.

Azaroak 6, asteazkena
18:00 Etxealdiako bilera Potxoenean. Gaiak: igogailua eta irisgarritasun plana.

Azaroak 7, osteguna
18:00 Zubietako bilera Kaxkapen. Gaia: bidegorriaren proiektua.

Azaroak 12, asteartea
18:00 Herri erdiguneko bilera Potxoenean.

Deitzailea: udal gobernu taldea.