Abenduaren 1ean

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikuskizunerako sarrerak agortu dira

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 5a, 09:57

Bost eguneko tartean agortu dira, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren "Ostirala iritsi da" abenduaren 1eko ikuskizunerako sarrerak.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore laukotearen ikuskizun berriena ezagutzeko aukera izango da NOAUA! Kultur Elkartearen eta Usurbilgo Udalaren eskutik abenduaren lehenean, goizeko 11:30etan Oiardo kiroldegian. "Ostirala iritsi da!" izena du emanaldi honek. Urriaren 31n, duela bost egun salgai jarritako sarrerak ordea, agortu dira jada.



"Ostirala iritsi da!" ikuskizuna
Eguna: abenduak 1, igandea.
Ordua: 11:30.
Tokia: Oiardo kiroldegia.
Zehaztasunak: "Ostirala iritsi da!" emanaldia eskainiko dute. “Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!".
Nori zuzendua: haur eta gaztetxoei.
Sarrerak: agortuak.
Informazio gehiagorako: katxiporreta.eus
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.