Babesle berria du Usurbil Kirol Elkarteak. Eskubaloi taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, herriko Talleres Cortés lantegiarekin akordioa erdietsi dute. Adostasun horren baitan, aurrerantzean kadeteen mailako nesken taldea babestuko dute, albiste honi atxikitako argazkietan ikus dezakezuenez. Hala, hemendik aurrera, Cortés Usurbil izena izango du talde honek.
"Talleres Cortés Usurbilen finkatutako mekanizazio alorreko enpresa liderra da, 1964an sortua", berri eman dute Usurbil K.E.-tik, "herrian errotua eta zalantzarik gabeko konpromiso sozialarekin".
Albiste honen harira, asteburura begira eskubaloi partida hauek iragarri dituzte Usurbil K.E.-tik:
Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 9, larunbata
09:45 Infantil neskak: Usurbil KE-Lana Aloña Mendi B
11:15 Jubenil mutilak: Usurbil KE-Bera Bera
16:00 Kadete mutilak: Usurbil KE A-Urkunde Elgoibar
17:45 Senior neskak: Urbil-Usurbil KE-La Salle Legazpi
19:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Txikipolit Zarautz
Azaroak 10, igandea
10:30 Jubenil neskak: Usurbil KE-Astigarragako Mundarro