Usurbilekin lotura estua duen kazetari zestoarra Sutegin izan da astearte arratsalde honetan, azaroaren 5ean, Sutegi udal liburutegian. Bere "Juana" liburua aurkezten aritu da.
2016tik hiru urtez EITBren korrespontsala izan zen Kolonbian. Rikardo Arregi sarirako hautagaia izan zen. 2022an Tene Mujika beka irabazi zuen "Anderik Ande" proiektuarekin. Sei hilabetez Hegoameriketan barrena eginiko bidaiaren baitan Kolonbian bizitakoaren emaitza da "Juana". ""Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen... beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte. Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko", ikerlana bideratu du Artanok.
Liburu horren nondik norakoez aritu da gaur udal liburutegian. Udazken honetarako iragarritako hitzorduetako bat izan da gaurkoa. Hilabetea amaitu arte, astero izango da ekitaldiren bat bertan.
Sutegiko udazkeneko zikloa
Azaroak 13, asteazkena
18:00 Ipuin-kontaketa Miriam Mendozarekin, HH3-HH5eko haurrentzako.
Azaroak 19, asteartea
18:30 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin LH6-DBH1eko gaztetxoentzat.
Azaroak 27, asteazkena
18:00 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin, LH3-LH5eko haur eta gaztetxoentzat.
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Oharra: solasaldiotarako liburuak aurrez liburutegian bertan eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.