Pasa den hilean “My got” txapelketa antolatu zuten eta gaztetxo ugari hurbildu ziren ekintzan parte hartzera. Saioak hilabetean behin izaten dira 12-18 urteko herriko gazteekin. Helburua Usurbilgo gazteei ikasturtean zehar aisialdi euskaldun eta hezitzaile bat eskaintzea da.
Horretarako, dinamika, jolas edota lanketa ezberdinak egiten dituzte. Ez hori bakarrik, saio horietako batzuk hainbat ospakizunekin lotuta ere egoten dira (San Tomas, gabonak, inauteriak...) eta, tarteka, Usurbilgo herritarrengana ere zuzentzen dira.
Saioen inguruko informazioa sare sozialetan zabaldu ohi dute: Instagramen
(@ziortzage), Facebooken (Ziortza Gazte Elkartea), posta-elektronikoan (ziortzage@gmail.com) , whatsappean edota Noaua!-ren bidez. Ekintzetan parte-hartu ahal izateko nahikoa da gaztearen guraso edo tutoreren batek ondorengo estetako galdetegia betetzea: https://forms.gle/czF8SkxU4QRfYTiW7.