Ostirala eta ostiralarekin batera, iluntze girotua Artzabalen. Izan ere, berriki abiarazi zuten Gure Pakea elkartearen egoitzako jatetxetik Kultur Pote ekimena; jan-edanaren lagungarri, ostiral iluntzero izango den musika.
Azaroaren 8 honetan, gaurkoan, Unax Nogak eskainiko du emanaldia. Zarauzko bakarlaria da bera. Nerabe zela hasi zen gitarra jotzen. LAIA izeneko taldeko kide izan zen. 2010. urtetik aurrera, bakarlari gisa segi zuen bere ibilbidea. Gaur entzungo ditugu, bere ibilbidean zehar sortu dituen abestiak. "Hainbat taldeetan ibilia eta azken aldian bakarlari moduan, Unaxek estilo guztietako abesti famatuen bertsio akustikoak joko dizkigu ostiral honetan", aurreratu dute antolatzaileek.