Iban Zaldua idazlea, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari herrikidea edota Jon Artano kazetaria izan dira asteotan Sutegi udal liburutegian udazken parte honetarako antolatua duen zikloaren baitan. Baina kultur-etxeko hitzorduak ez dira hor amaituko.
Izan ere, azaroa amaierara arte astero ekintza bat iragarri dute udal liburutegian, HH, LH eta DBH zikloetako gaztetxoentzat; hasteko, ipuin-kontaketa saioa Miriam Mendozarekin etzi. Hurrengo asteetan irakurketa solasaldi pare bat Yolanda Arrieta herrikidearekin.
Sutegiko udazkeneko zikloa
Azaroak 13, asteazkena
18:00 Ipuin-kontaketa Miriam Mendozarekin, HH3-HH5eko haurrentzako.
Azaroak 19, asteartea
18:30 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin LH6-DBH1eko gaztetxoentzat.
Azaroak 27, asteazkena
18:00 Irakurketa solasaldia Yolanda Arrietarekin, LH3-LH5eko haur eta gaztetxoentzat.
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.