Eztia, sagardoa edota ogia, datozen trebakuntza saioen osagai nagusiak

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 12a, 10:03

Hainbat prestakuntza saio iragarri dituzte datozen asteotarako; hein handi batean, tokiko produktuen ekoizpenari lotutakoak, KzGuneko hurrengo ikastaroekin batera. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Arto ogia egiteko saioa
Txokoaldeko Txokoargi elkarteak antolatu du ikastaroa azaroaren 23an, 10:00-12:00 artean elkartearen egoitzan. Idoia Artuzamunoak bideratuko duen saioan gehienez hamabi lagunentzako lekua egongo da. Izena 619 591 849 (16:00-18:00 artean deitu) telefono zenbakian eman beharko da aurrez. 10 euroko kostua izango du.

KzGunea
Azaroaren 29ra arte, goizero irekiko dute Usurbilgo KzGunea, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Abenduaren 2tik aurrera, aldiz, arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean. Hona hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Abenduak 2-12, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Abenduak 13-16, 16:00-18:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
-Abenduak 17-23, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

23. Erle Eguna
Urteko hitzordu gozoena ate joka dugu; azaroaren 24an ospatuko da 23. Erle Eguna. Igande horretako eskaintzaren baitan bada tailer bat gaztetxoenentzako iragarri dutena; kandelak egitekoa. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.


“Sagar eta Sagardo Kultura” zikloa

Bi dira azaroa amaitu baino lehen iragarri dituzten ekimenak:

Azaroak 14, osteguna

18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa Potxoenean.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.