Iban Zaldua idazlea, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari herrikidea edota Jon Artano kazetaria izan dira asteotan Sutegi udal liburutegian udazken parte honetarako antolatua duen zikloaren baitan. Baina kultur-etxeko hitzorduak ez dira hor amaituko.
Izan ere, urte amaierara arteko zikloa iragarri dute udal liburutegian, HH, LH eta DBHko gaztetxoentzat; hasteko, ipuin-kontaketa saioa Miriam Mendozarekin gaur.
Abendurako, gainera, bi herrikide gonbidatuko dituzte udal liburutegira:
Sutegiko udazkeneko zikloa
Azaroak 13, asteazkena
18:00 Ipuin-kontaketa Miriam Mendozarekin, HH3-HH5eko haurrentzako.
Azaroak 27, asteazkena
18:00 Irakurketa solasaldia, 8-11 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren "Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" izango dute mintzagai.
Abenduak 13, ostirala
19:00 "Etxe bat, norberarena" Yolanda Arrieta eta Peru Galbete herrikideen solasaldi poetiko musikatua.
Zehaztasunak: "Yolanda Arrietak bere azken lanaren irakurketa-solasaldia proposatuko digu. Peru Galbetek musikaz eta kantuz lagunduko dio. Itxura ona du, ezta?".
Oharrak:
-Liburuaren hainbat ale liburutegian eskuragarri.
Abenduak 20, ostirala
11:30 Irakurketa solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Roald Dahlen "Sorginak" izango dute mintzagai.
Oharra: saio horietan parte hartu nahi dutenentzat liburuak eskuragarri Sutegin bertan.
Ekitaldiotarako izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.