"Sagar eta Sagardo Kultura"

"Sagastien bioaniztasuna" hizpide duen saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 14a, 09:20

"Sagar eta sagardo kultura" zikloaren baitan, "sagastien bioaniztasuna" saioa antolatu dute ostegun honetarako, azaroaren 14rako. Prestakuntza saio gehiago ere iragarri dituzte datozen asteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

“Sagar eta Sagardo Kultura” zikloa
Bi dira azaroa amaitu baino lehen iragarri dituzten ekimenak:

Azaroak 14, osteguna

18:00-19:30 "Sagastien bioaniztasuna: sagarrondoek zein bizilagun dituzte?" saioa Potxoenean.
Bideratzailea: Iñaki Sanz Azkue.

Azaroak 28, osteguna
18:00-20:00 "Sagardo Kluba: Bizio sagardogilearekin dastaketa komentatua", Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.


Arto ogia egiteko saioa
Txokoaldeko Txokoargi elkarteak antolatu du ikastaroa azaroaren 23an, 10:00-12:00 artean elkartearen egoitzan. Idoia Artuzamunoak bideratuko duen saioan gehienez hamabi lagunentzako lekua egongo da. Izena 619 591 849 (16:00-18:00 artean deitu) telefono zenbakian eman beharko da aurrez. 10 euroko kostua izango du.

KzGunea
Azaroaren 29ra arte, goizero irekiko dute Usurbilgo KzGunea, 9:00-13:00 artean hain zuzen. Abenduaren 2tik aurrera, aldiz, arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean. Hona hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Abenduak 2-12, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Abenduak 13-16, 16:00-18:00 "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu".
-Abenduak 17-23, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

23. Erle Eguna
Urteko hitzordu gozoena ate joka dugu; azaroaren 24an ospatuko da 23. Erle Eguna. Igande horretako eskaintzaren baitan bada tailer bat gaztetxoenentzako iragarri dutena; kandelak egitekoa. Parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.