2024/11/15 18:00-19:30
MobilizazioaOrdua: 18:00-19:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratzearen aurkako protesta ekimenetan parte hartzeagatik isundu dituzten Ernaiko 133 kideei babesa adierazteko elkarretaratze iraunkorra egingo da frontoian. 290.500 euroko isuna jaso zuten guztira. Horri lotuta isun bakoitzeko helegite bana aurkeztu zuen gazte antolakundeak. Epaiketa azaroaren 28an hasiko da. Testuinguru honetan, ordu eta erdiko elkarretaratze iraunkorra egingo da Usurbilgo frontoian isundutako Ernaiko kideei eta gazte antolakundeari berari babesa adierazteko. Herri eragile ezberdinek parte hartuko dute txandaka. Amaieran, urdaiazpikoa zozketatuko dute.
Deitzailea: Usurbilgo Ernai.